Ur kontagailuen azken asteetako irakurketa emateko aukera zabaldu dute, kontsumo erreala fakturatu ahal izateko
COVID-19aren pandemiaren aurrean alarma egoera indarrean jarri zenetik, Gros, Amara Berri, Egia, Loiola, Martutene eta Amara Osinaga eremuen ur kontagailuen irakurketa eten egin zuten.
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, eremu horietako etxebizitzetako kontagailuen irakurketarik egon ezean, aurreko urteko epe bereko kontsumoen arabera egingo dute, “gutxi gorabehera”. Jardueretako kontagailuen kasuan, aldiz, abonu kuota besterik ez dute igorriko.
Halaber, azaldu dute zergadunek irakurketa emateko aukera dutela, kontsumo erreala fakturatzeko, edo abonu kuota besterik ez bidaltzeko eskatzeko. Hori, ur kontagailuak irakurtzen dituen Vanagua S.A. enpresara deituz (900-92 31 93) edo www.vanagua.org webgunean sartuz egin beharko da.