Dock Of The Bay jaialdian izena emateko epea ireki dute
2021eko urtarrilaren 11tik 16ra Dock Of The Bay Musika Dokumental jaialdiaren edizio berri bat egingo dute hirian eta dagoeneko izena eman eta lanak aurkezteko epea zabalik dago. Festhome plataformaren bitartez egin daiteke, eta urriaren 10a izango da lanak aurkezteko azken eguna.
Aurkeztutako lanek ez fizkiozkoak eta musikaren edozein eremuri lotutakoak izan behar dute. 60 minutu baino gehiago iraun behar dute, 2019ko azaro ondoren ekoitzitakoak izan eta jaialdian estreinatu beharko dira, besteak beste. Parte hartzeko oinarri guztiak jaialdiko webgunean irakur daitezke.