Pasealeku Berria itxi dute goizean izandako lur jausi batengatik
Urgulleko arroka batzuk Pasealeku Berriaren errepidera erori dira goizean, 07:00ak aldera, mendi magalean izandako luizi baten ondorioz. Istripua pasealekuko komun zaharren zonaldean gertatu da, eta ordu horretarako herritarrek ariketa fisikoak egiteko kalera ateratzeko baimena zuten arren, jausitako harriek ez dute inor harrapatu eta ez da zauriturik egon.
Momentuz, ordea, pasealekua itxita mantenduko duela jakinarazi du udalak, bere teknikariek egoeraren balorazio osoa egin dezaten arte.