Kontsumitzailearen udal-bulegoak aurrez aurreko arreta eskaintzen du berriro astelehenetik aurrera
Kontsumitzaileen Informaziorako Udal-Bulegoak berriro ekin dio gaur aurrez aurreko jarduerari, nahiz eta modu telematikoan egiten jarraitu ahal izango den. Bulegora joateko, erabiltzaile eta kontsumitzaileek hitzordua aurretik eskatu beharko dute, 010 telefono bitartez.
Itxialdian zehar, arreta telematikoa eskaini du zerbitzuak eta Enrique Ramos Ekologia eta Osasun Publikoko zinegotziak azaldu duenez, “kontsulta, erreklamazio eta kexa kopuruak gora egin du, eta horietako asko Aste Santuko oporren baliogabetzeak eragin dituzte”. Martxoan, alarma egoera aurretik, 76 kontsulta egin ziren; ondoren, aldiz, 107. Bestalde, apirilean, zifrak igotzen jarraitu zuen, 272 eskari jaso baitziren. Erreklamazioei dagokienez, guztira 62 kudeatu dira.