Asier Usarraga donostiarra Aviron Bayonnaisen arituko da datozen bi denboralditan
Asier Usarraga donostiarrak Aviron Bayonnaise taldean bi denboraldiz jokatzeko kontratua sinatu du gaur goizean. Honen bitartez, hirugarren lerrokoak Frantziako errugbiko maila gorenean, Top 14an, debuta egiteko aukera izango du.
Usarragak Bera Beran egin zituen lehen urteak jokalari gisa eta 2013an iritsizen Biarritz Olympiquen, oraindik juniorra zela. Geroztik, mailaz igotzen joan da taldean, Biarritz Olympiqueko lehen taldera iritsi arte, Frantziako bigarren mailan aritzen dena —Pro D2—. Talde txuri-gorriko lehen taldean 84 partida jokatu ditu, horietatik 39 titular bezala. 2017-2018 denboraldian Albin aritu zen, hirugarren mailan, baina ondoren Biarritzera itzuli zen berriro.