Tindersticks taldeak martxoan eman behar zuen kontzertua azaroaren 24an egingo du
Martxoaren 14an Tindersticks taldeak kontzertu bat eman behar zuen Victoria Eugenia Antzokian, baina COVID-19ak sortutako egoeragatik bertan behera gelditu zen. Donostia Kulturak gaur goizean iragarri du taldeak emanaldia eskainiko duela azaroaren 24an, alegia, udaberriko kontzertua udazkenera atzeratu dela.
Ondorioz, martxoaren 14ko emanaldirako sarrera erosi zutenek aukera izango dute sarrera mantentzeko edo itzultzeko. Itzulpen eskaerak ekainaren 30era arte egiteko aukera egongo da. Sarreren itzulketa donostia kulturako webgunearen bitartez kudeatu daiteke. Era berean, sarrerak lehitatilan erosi zituztenek, aukera izango dute ekainaren 1etik aurrera lehiatilara gerturatu eta itzultzea eskatzeko. Edozein zalantza izanez gero, dksarrerak@donostiakultura.eus helbidera idatzi behar da.
Bestalde, Donostia Kulturak iragarri du momentuz ez direla sarrera berriak salgai jarriko, “aretoen gehienezko edukiera zein izango den jakin arte”.