Donostiak jarduera fisikoa egiteko 140 kilometro ditu, balizaz seinalaturiko zirkuituetan
Kontxako pasealekuaz edo Pasealeku Berriaz haratago, kirola egin edo paseatzeko aukera ugari eskaintzen ditu Donostiak. Zirkuitu osasungarriek, guztira, 140 kilometro hartzen dituzte hirian. Hori dela eta, Donostiako udalak gomendatu du hiriak dituen ibilbide horiek erabiltzeko, azken batean, jarduera fisikoa egiteko aukera eskaintzeaz gain, hiria ezagutzeko modu on bat izan daitezkelako
140 kilometroak hemezortzi zirkuitu posibletan banatuta daude. Guztiak hiriko udal kiroldegietan hasten dira, eta han jarritako paneletan ikus daitezke ibilbideak. Era berean, zirkuituan zehar hainbat plaka ageri dira, zirkuitua eta kilometroa jasotzen dutenak. Hiru zailtasun maila bereizten dira: berdea (erraza), urdina (zailtasun maila ertaina) eta gorria (zaila). Jarraian jaso ditugu, bakoitzaren xehetasunak jasotzen dituen loturekin batera. Lotura horietan zirkuitua mugikorrera deskargatzeko aukera eskaintzen da.
BENTABERRI kiroldegitik ateratzen direnak
- BB-1 (ibilbide berdea): 3,80 km
- BB-2 (ibilbide urdina): 6,20 km
- BB-3(ibilbide gorria):12,50km
- BB-4 (ibilbide gorria): 13,85 km
ETXADI kiroldegitik ateratzen direnak
PACO YOLDI kiroldegitik ateratzen direnak
INTXAURRONDO udal kiroldegitik ateratzen direnak
BIDEBIETA kiroldegitik ateratzen direnak
ALTZA kiroldegitik ateratzen direnak