Umeei etxeko lanak egiten lagundu eta euskarazko mintzapraktika egiteko boluntario bila ari dira
Hezkuntza zentroen itxierak haur eta familia askorengan zailtasunak eragin ditu azken hilabeteetan, arlo akademikoan zein kontziliazioari dagokionez. Familia horiei lagun egiteko asmoz, hainbat eragilek bat egin dute, eta umeei errefortzua eskaintzeko boluntario sare bat eratu dute, besteak beste, auzoetako zaintza sareek eta Ongi etorri eskolara proiektuak.
Orain arte, 25 boluntario ari dira beste horrenbeste umeri lagun egiten, baina zaintza sareek jakinarazi dutenez, beste hogei laguntza eskaera izan dituzte. Horregatik, orain, boluntario bila dabiltza, eskaera horiei erantzuna eman ahal izateko.
Laguntza eskatu duten familiek dituzten zailtasunen artean, seme-alabei etxeko lanak egiteko gabezia dago, eta boluntarioek bideo dei bitartez laguntzen diete umeei horiekin. Gainera, haur askorentzat eskola da euskaraz hitz egiteko esparru bakarra, eta orain itxita daudenez, hainbat boluntariok euskarazko mintzapraktika egiten dute haiekin.
Zaintza sareek hainbat telefono zabaldu dituzte, laguntza behar duten umeei laguntzeko gogoa duten boluntarioek haiekin kontaktatu ahal izateko:
- Aiete: 660-93 84 49
- Añorga: 666-86 31 25
- Bidebieta: 688-76 40 95
- Egia: 696-66 40 93
- Gros: 680-44 02 82
- Intxaurrondo: 638-18 44 20
- Morlans: 688-62 23 48
- Donostiako beste auzoak: 680-67 18 18
IRUTXULOKO HITZAk egitasmoan parte hartzen duten bi pertsonarekin hitz egin du aste honetan. Dorleta Mikeo Zubillagak, Ongi etorri eskolarako koordinatzaileak, eta Sara del Rio Loiartek, sareko boluntarioak, egitasmoaren nondik norakoak azaldu dizkigute, eta erreportaje osoa ostiraleko astekarian izango da irakurgai.