EAJren aurkako eta Patxi Ruizen aldeko pintaketak egin dituzte Parte Zaharreko batzokian
Parte Zaharreko Batzokia hamabi egun gose eta egarri greban daramatzan Patxi Ruiz presoaren aldeko eta EAJren aurkako pintaketekin agertu da gaur goizean. Alderdiak Twitter bidez salatu du erasoa: “Batzuek diana baten barruan kokatzen gaituztenean eta iraganera bueltatzea desiratzen ari diren bitartean, guk etorkizunera begira lanean jarraitzen dugu, bakean eta bizikidetasunean aurrera egin nahi duen hiri bat bultzatzeko”.
Bart Alde Zaharreko Batzokia erasotu dute. Mientras unos nos colocan en el interior de una diana y desean la vuelta al pasado, nosotros seguimos trabajando mirando al futuro, para hacer avanzar a una ciudad que quiere seguir prosperando en paz y convivencia. pic.twitter.com/irmuXRD1Af
— EAJ PNV DONOSTIA (@DonostiaPNV) May 22, 2020