Semaforoak igarotzeko denbora tarteak aztertzen ari da Kalapie elkartea

Kalapie txirrindularien elkartea espazio publikoari buruzko eta mugikortasun ereduari buruzko hausnarketa sustatzeko gogor ari da lanean. Besteak beste, hiriko semaforoak aztertzen ari da. Jakin nahi dute nolakoak diren hiriko zebrabideak, eta hauek igarotzeko zenbat denbora duten oinezkoek eta txirrindulariek.
Donostiako hainbat zonatako semaforoen denbora tarteak neurtzen ari da, eta sare sozialetan zabaltzen ari da gune bakoitzaren egoera zein den. Helburua da hamar bideo egitea, eta jendeari erakustea egoera zein den, denboren analisi bat egiteko hainbat ibilbidetan: zenbat denbora egon behar diren zain, zenbat denbora duten autoek Oraingoz grabatu dituzten bideoetan –Anoetan, Ategorrietan eta Askatasunaren hiribidean– oinezkoek denbora gutxiago dute semaforoa igarotzeko.
Ategorrietan, bizikletaz:
Askatasunaren hiribidean, oinez:
Anoeta inguruan, oinez:
Joan den astean, Irutxuloko Hitzak espazio publikoaren inguruan egindako erreportajean parte hartu zuten, eta adierazi zuten Donostiako zirkulazioaren abiadura maximoa 30 kilometro ordura mugatu behar dela, eta oinezkoen eta txirrindularien semaforoek berdean gehiago iraun behar dutela.