Beñaranks donostiarrak 'Banabil' abestia atera du, Argizulorekin egindako diskoko bigarren aurrerapena
Iker Beñaran Beñaranks Amara Berriko reggaelariak Argizulo Dub Station musikari eta ekoizleekin —Ladis Rasla eta Mikel Aveirok osatzen dutena— bat egin du, Argizulo ta Beñaranks proiektua sortuz, eta Ganbara diskoa aterako dute elkarrekin. Hain zuzen ere, lan honetako bigarren aurrerapena plazaratu du donostiarrak. Banabil izena du abestiak, eta Oihane Beñaran bere arrebarekin idatzi eta abestutakoa da. Are gehiago, bideoa ere Oihane Beñaranek sinatzen du, eta berak idazten eta abesten duen lehen abestia bada ere, Aberatsa edo txiroa+Dub abestiko bideoa ere berak egindakoa da. Zestoan dagoen Argizuloko ganbaran grabatua eta nahastua, Antxon Sagarduik masterizatu du Banabil, Crudobilbao estudioan. Musika Argizulo Dub Stationek (2 Urte riddim) sortua da.