Lanbidek aurrez aurreko arreta eskainiko du berriro ekainaren 1etik aurrera
Ekainaren 1etik, astelehenetik aurrera, Lanbidek berriro ekingo dio aurrez aurreko arretari, betiere langile eta erabiltzaileen segurtasuna bermatuz. Arreta presentziala jasotzeko derrigorrezkoa izango da aurretik hitzordua eskatzea Lanbideko webgunea, edo 945 160 600 edo 630 305 452 telefono zenbakiak erabiliz.
Bestalde, segurtasuna bermatezko, hainbat neurri hartu dira, hala nola edukiera mugatzea edo metakrilatozko manparak jartzea. Erabiltzaileek maskara eraman beharko dute derrigorrez, eta ahal heinean bakarrik joan beharko dira. Hitzordua baieztatzeko ez dute itxaron gelako pantaila ukitu beharko, hitzordua eskatzean QR kode bat bidaliko baitzaie mugikorrera, eta horren bitartez baieztatzeko aukera izango dutelako. Era berean, inprimakiak Lanbideko webgunetik deskargatu eta beteta ekartzea gomendatu dute, arreta denbora arintzeko. Gainera, arrazoi beragatik, baita segurtasun neurriengatik ere, NANa edo pasaportea, eta tramitea egiteko dokumentazio guztia aldean izatea eskatu dute.
Donostian hiru egoitza ditu Lanbidek: Grosekoa, Marino Tabuyo kalean kokatua; Antiguakoa, Zarautz kalean dagoena, eta Intxaurrondokoa, Castilla kalean. Norberaren kode postalaren arabera egoitza bat edo beste egokitzen da. Lotura honetan kontsultatu daiteke.
Bestalde, arreta presentzialak eskatzen ez duten tramiteak egiteko —esaterako, Lanbiden izena eman— kanal telematikoak sustatzen jarraituko dute, alegia, webgunea eta telefonoa. Are gehiago, Lanbidek akordio bat du KZ Gunearekin Internetera sarbiderik ez duten erabiltzaileek aurrez aurreko arreta eskatzen ez duten tramiteak haien bulegoetatik egiteko aukera izan dezaten.
Lanbidez haratago, udal zerbitzuek gaurtik aurrera eskaintzen dute arreta presentziala, Etxegintzak izan ezik, bihartik aurrera eskainiko duela.