Patxi Ruiz presoaren aldeko pintaketak egin dituzte Antiguako batzokian
Donostiako EAJk salatu duenez, Antiguako batzokian pintaketak egin dituzte, hamabost egun gose greban daramatzan Patxi Ruiz presoaren eta amnistiaren alde. Alderdiak zera adierazi du Twitter sare sozialean: “Gaur Antiguako batzokiari tokatu zaio. Batzuetzan normaltasun berria hau dela dirudi”. Ez da jeltzaleek horrelako eraso bat jaso duten lehenengo aldia, joan den ostiralean antzeko eraso bat izan baitzen Donostiako Parte Zaharreko batzokian.
Gaurkoan Antiguako batzokiari tokatu zaio. Para algunos esta parece ser la nueva normalidad pic.twitter.com/vW0QVFUZIN
— EAJ PNV DONOSTIA (@DonostiaPNV) May 25, 2020