Maizterren Sindikatuak bilera irekiak egingo ditu asteartero
Alokairuak eragindako arazoei modu kolektiboan erantzuteko asmoz sortu zen Maizterren Sindikatua. Konfinamendu garaian sare sozialen bidez egon dira sindikatuko kideak kontaktuan, eta orain, konfinamenduaren leuntze neurriek horretarako aukera ematen dutenez, bilera ireki presentzialak egiten hasiko dira. Jakinarazi dute segurtasun osasun neurriak ezarriko direla, bileretan parte hartzen dutenen osasuna bermatzeko.
Lehen bilera gaur izango da, eta hemendik aurrera, asteartero bilduko dira 18:00etan, Egiako Txoko Internazionalistaren lokalean (Iruresoro plaza, 1). “Alokairua ezin ordaindu? COVID-19ak zure dirusarrerak murriztu baditu, edo etxebizitzarekin edozein arazo izatekotan, etorri eta informatu”, zabaldu dute sindikatukoek kartel batzuetan.
Era berean, sindikatuarekin harremanetan jarri nahi dutenek maizterren.sindikatua@gmail.com helbidera idatzi dezakete.
Maiatza hasieran, iritzi artikulu bat idatzi zuen Iñigo Ruesgasek, Maizterren Sindikatuko kideak.