Aurten ez dituzte 'Musikoporrak' udalekuak antolatuko

Donostiako Udaleko Musika eta Dantza Eskolak uda honetan Musikoporrak udalekuak ez antolatzeko erabakia hartu du, EAEko udalen elkartearen (EUDEL) gomendioei jarraituz. Izan ere, EUDELek irailaren 15era arte indarrean egondo diren hainbat gomendio onartu zituen joan den astean: udalekurik ez egitea, ekitaldi publikoetan gehienez 250 pertsona egotea, pertsonen artean bi metroko distantzia mantentzea, eta abar.
Udalekuak bertan behera uzteko erabakia “zaila” izan dela adierazi du eskolak, programak “oso harrera ona” izaten duelako, baina baldintzak betetzen ez direla deritzote, “udalekuen garapena bateraezina baita COVID-19 gaixotasunetik babesteko protokoloekin”.