Dbuseko 36 lineak zerbitzu gehiago eskainiko ditu bihartik aurrera

Dbusek iragarri du 36. San Roke-Aldakoenea autobus lineako astegunetako eta larunbatetako zerbitzuak indartuko dituela bihartik aurrera. Horren ondorioz, autobusak ondorengo ordutegia izango du lanegunetan eta larunbatetan:
Konkorreneatik
- 7:30 eta 10:30 artean 60 minuturo
- 10:30 eta 13:30 artean 30 minuturo
- 13:30 eta 17:30 artean 60 minuturo
- 17:30 eta 20:30 artean 30 minuturo
- 21:30 (azken irteera)
Matiatik
- 8:00 eta 10:00 artean 60 minuturo
- 10:00 eta 14:00 artean 30 minuturo
- 14:00 eta 17:00 artean 60 minuturo
- 17:00 eta 20:00 artean 30 minuturo
- 21:00 + 22:00* (*Erdialderaino eta Groseraino)
Igande eta jaiegunetan, aldiz, orain arteko ordutegia mantenduko du, alegia, ordubetero pasako da. Konkorreneatik lehen irteera 9:30tan izango da eta azkena 21:30tan. Matiatik, aldiz, lehen irteera 10:00tan izango da eta azkena 22:00tan, baina azken hau Erdialderantz eta Groserantz soilik joango da.