Hiriko kultura babesteko mozio bat onartu dute udalbatzarrean

Elkarrekin Donostia udal taldeak aurkeztuta, hiriko kultur arloa babesteko mozio bat onartu dute maiatzeko udalbatzarrean. Izan ere, kultura koronabirusaren krisiak gehien kolpatu duen arloetako bat dela azaldu du Elkarrekin Donostiak, eta gainera, hiria nazioarteko oso jaialdi garrantzitsuak daudela.
Horregatik, lau proposamen aurkeztu dituzte mozioan: kultur ehuna babesteko neurri zehatzak hartzeko, murrizketek irauten duten bitartean kultur jarduera ez gelditzeko neurriak hartzeko, Donostia Kulturaren egoitzetan streaming bidez kultur emanaldi profesionalak egitea ahalbidetzeko eta hiriko kultur eragileen errolda bat garatzeko. EH Bilduk arloko mozio bat aurkeztu du, kultur arloko askotariko eragileen arteko mahai bat osatzeko eskatuz, baina hori ez da onartua izan. Elkarrekin Donostiarena, ordea, onartua izan da –hirugarren puntuan PPk aurka bozkatu du, baina gainontzekoak aho batez onartu dira–. Hala ere, Jon Insausti Kultura zinegotziak nabarmendu du Donostia Kultura streaming bidezko emanaldiak egiten izan dela konfinamenduan zehar.