Kontxako hondartza husteko abisua emango dute bozgorailuetatik
Donostiako Udalak iragarri zuen atzotik hasita abisu bereziak emango dituela Kontxako hondartzako bozgoragailuetatik, itsasgora baino bi ordu lehenago eta ondoren jendea hondartzara jaitsi ala bertan egon dadin ekiditeko. Era berean, bi metroko segurtasun distantzia mantentzeko ere eskatuko dute.
Marisol Garmendia Hirigintza zinegotziak azpimarratu zuen “herritarrei jakinarazi eta gogorarazi nahi diegu osasun-larrialdiak indarrean jarraitzen duela eta ezarritako eskakizunei erantzun behar zaiela, batez ere Kontxan”. Biharko eguneko lehenengo itsasgora eguerdi aldera izango da, eta itsasbehera, aldiz, arratsaldean. Kontxara gerturatzeko arratsaldea aprobetxatzea gomendatu du zinegotziak, edo itsasgora dagoen bitartean Zurriola edo Ondarreta erabiltzeko. Bestalde, astelehenetik, ekainaren 1etik aurrera, hondartzan animaliekin sartzea debekatuta egongo da.
Datorren asteko mareen informazio osoa jarraian ikus daiteke.
Astelehena, ekainak 1
Lehenengo itsasgora: 01:00 (ez egoteko gomendioa 23:00etatik 03:00etara)
Bigarren itsasgora: 13:40 (ez egoteko gomendioa 11:40etatik 15:40etara)
Asteartea, ekainak 2
Lehenengo itsasgora: 02:04 (ez egoteko gomendioa 0:04etatik 04:04etara)
Bigarren itsasgora: 14:37 (ez egoteko gomendioa 12:37etatik 16:37etara)
Asteazkena, ekainak 3
Lehenengo itsasgora: 03:03 (ez egoteko gomendioa 01:03etatik 05:03etara)
Bigarren itsasgora: 15:30 (ez egoteko gomendioa 13:30etatik 17:30etara)
Osteguna, ekainak 4
Lehenengo itsasgora: 03:57 (ez egoteko gomendioa 01:57etatik 05:37etara)
Bigarren itsasgora: 16:20 (ez egoteko gomendioa 14:20etatik 18:20etara)
Ostirala, ekainak 5
Lehenengo itsasgora: 04:48 (ez egoteko gomendioa 02:48etatik 06:48etara)
Bigarren itsasgora: 17:08 (ez egoteko gomendioa 15:08etatik 19:08etara)
Larunbata, ekainak 6
Lehenengo itsasgora: 05:37 (ez egoteko gomendioa 03:37etatik 07:37etara)
Bigarren itsasgora: 17:55 (ez egoteko gomendioa 15:55etatik 19:55etara)
Igandea, ekainak 7
Lehenengo itsasgora: 06:25 (ez egoteko gomendioa 04:25etatik 08:25etara)
Bigarren itsasgora: 18:42 (ez egoteko gomendioa 16:42etatik 20:42etara)