Emakumeen Etxeak arreta telematikoa eskaintzen jarraitzen du
Donostiako Emakumeen Etxeak alarma egoeran aurrez aurreko arreta eskaintzeari utzi behar izan zion, eta ondorioz telefono eta posta elektroniko bitartezkoa ematen aritu da hilabete hauetan guztietan. Momentuz aurrez aurreko arretarekin berriro hastea iragarri ez badute ere, egitarau berezi bat prestatu dute egindako lana ikusgai jarri eta oraindik ere eskaintzen dituzten zerbitzuak iragartzeko.
Batetik, etxeko langileen aholkularitza, aholkularitza juridikoa, gizarte aholkularitza eta laguntza psikologikoa eskaintzen jarraitzen du telefonoz. Horretarako, 943 48 34 70 zenbakira deitu behar da, astelehenetik ostiralera 9:00tatik 14:00tara, hitzordua eskatzeko. Era berean, telefono hori bera erabili daiteke oro har arreta eskatzeko.
Bestetik, gazteei zuzendutako online zerbitzua ere badu, sexu eta sexualialitaren inguruko, edo etxeko egoera zailak direla eta —indarkeria matxista eta harreman toxikoak, esaterako— laguntza eskaintzeko. Lahia3.0 Instagrameko kontuaren edo biluzikzerbitzua@hotmail.com posta elektroniko bitartez egin daiteke kontaktua.
Bestalde, ikasketen homologaziorako laguntza behar dutenek Bidez Bide elkartearekin jarri behar dute harremanetan, 654 05 12 31 telefonoan ala homologacionbidezbide@gmail.com posta elektronikoan.
Arreta telematikoa eskaintzeaz gain, martxan jarritako hainbat lan taldek ere online jarraitu dute itxialdian eta hala egingo dute momentuz, hala nola Osasun mentala ikuspegi feminista eta soziokulturaletik, Batukada feminista edo Antzerki Laborategi Feminista.
Egitarau osoa lotura honetan ikus daiteke.