Poltsa konpostagarrien banaketa zerbitzua berriz ere abiatu dute
Gaurtik aurrera poltsa konpostagarriak eskuratu daitezke Donostiako hainbat udal instalazioetan. Koronabirusak eragindako osasun krisiaren ondorioz, kultur etxeak, kiroldegiak eta bestelako udal eraikinak itxi ziren, eta poltsen banaketa zerbitzua eten egin zuten. Eraikin horietan daude poltsak eskuratzeko makinak. Udal kiroldegiek itxita jarraitzen duten arren, udal liburutegi eta kultur etxe gehienetan, eta hainbat udal egoitzetan har daitezke dagoeneko.
Poltsa konpostagarriak jasotzeko lekuak eta ordutegiak ondorengoak dira:
- Alderdi Ederreko Liburutegi Nagusia: astelehenetik ostiralera, 10:00-20:30. Larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00.
- Altzako alkateordetza: 09:00-14:00.
- Altzako Tomasene liburutegia: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:00. Astearte goizetan, 10:00-13:00.
- Egiako kultur etxea: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00. Astearte arratsaldetan, 16:00-19:00.
- Intxaurrondoko kultur etxea: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00. Astelehen arratsaldetan, 16:00-19:00.
- Lugaritzeko kultur etxea: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
- Morlansko udal zerbitzuen bulegoa: 09:00-19:00.