Eureka! Zientzia Museoak berriro ekin dio aurrez aurreko jarduerari
Eureka! Zientzia Museoak ateak ireki zituen atzo, edukiera murriztuarekin, koronabirusak sortutako egoerari egokituz. Erakusketa iraunkorra osatzen duten moduluen %60a bisitatu daiteke, baita Animalia aretoaz eta Planetarioaz ere, azken biak edukiaren herenarekin. Gainera, hainbat espazio berritu dituzte museoan, hala nola Energia Txinparta aretoa. Kafetegia ere zabalik egongo da. Bestalde, momentuz simulagailuek itxita jarraituko dute.
Zientzia Museoaz gain, hiriko gainontzeko museo nagusiek ere ateak ireki dituzte aste honetan.