Patxi Ruizen aldeko eta PSOEren aurkako pintaketak egin dituzte PSE-EEren Altzako egoitzan
Donostiako PSE-EE alderdiak Twitter bidez salatu du pintaketak egin dituztela alderdiak Altzan duen Luis Arbella egoitzan. Patxi Ruiz presoaren aldeko –maiatzaren 11tik gose greban dago Murtzia II espetxean– eta PSOE alderdiaren aurkako pintaketak egin dituzte.
Maiatzaren 22an antzeko pintaketak egin zituzten EAJren Parte Zaharreko batzokian, eta maiatzaren 25ean Antiguako batzokian.