Malena Calvo argentinarra Bera Beran arituko da datorren denboraldian
Bera Berak Marina Calvo ezker alboko argentinarra fitxatu du 2020-2021 denboraldirako.
21 urteko jokalaria Buenos Aireseko Dorrego Handball taldetik dator. Argentinako selekziokoarekin debuta egin zuen 19 urte zituela, eta joan den urtean Limako Joko Panamerikanoetan eta Japoniako Mundialean aritu zen.
Eskuin albokoa indartzeko dator Calvo taldera. Izan ere, O’Mullony jokalariari duela astebete hernia diskaleko ebakuntza egin zioten eta denboraldiko lehen zatia galduko du.
Calvok dagoela adierazi du taldea Argentinatik “ikusi eta jarraitu” duela eta “ezin duela sinetsi” honen parte izango denik. “Oso pozik nago”, azpimarratu du. Bestalde, Imanol Alvarez entrenatzailearen hitzetan, gaztea bada ere, Calvok “aurrea hartzeko gaitasuna du”. Bera Berako jokora azkar egokitu daitekeela uste du entrenatzaileak eta O’Mullony errekuperatzean ere “gol asko” sar daitezkeela eskuin albokotik.