Maria Eraunzetamurgilek kontratua berritu du Ibaeta Basketekin
Maria Eraunzetamurgil hegaleko donostiarra beste urtebetez arituko da Ibaeta Basketen jokatzen. Hala iragarri du taldeak adierazpen baten bitartez. 1998an jaioa, Eraunzetamurgilek 2014-2015 denboraldian debutatu zuen lehen mailan, Ibaeta Basketekin, hamasei urte zituela, eta geroztik urtero-urtero berritu du taldearekin. Guztira, 104 partida jokatu ditu, horietako hamasei 2019-2020 denboraldian. Azken honetan, bataz beste 2,3 puntu y 2,4 errebote lortu zituen 15 minututan. Gainera, beste sei partida galdu zituen joan den denboraldian txorkatila bihurritu baitzuen.
Eraunzetamurgilek eskerrak eman dizkio taldeari eta “etxeko taldean jarraitzeko gogo handiz” dagoela esan du. Azkenengo denboraldia “ez ona ez erraza” ez dela izan adierazi du, baina halakoek “ikasten” laguntzen dutela azpimarratu du. “Datorren denboraldia ona izan dadi gogotsu gaude”, gehitu du.
Donostiarrak taldea 2020/2021 denboraldira begira prestatzen ari dira, berriki Azu Muguruza entrenatzailea eta Laura Garcia, Lara Gonzalez eta Mehryn Kraker jokalariak berritu baititu, baita Meiya Tirera fitxatu ere.