Robin Le Normandek kontratua berritu du Realarekin
Robin Le Normand (Pabu, Bretainia, 1996) atzelari txuri-urdinak kontratua berritu du Realarekin, 2024. urtera arte. Duela lau urte Realera iritsi ondoren, Zubietan hazitako jokalaria da Le Normand, eta 2019an egin zuen debuta lehenengo taldearekin.
Horrela, atzelaria pozik agertu da kontratua luzatu izanarekin, eta “klubarekin hobetzen jarraitzea” espero duela adierazi du. Era berean, nabarmendu du “Europako postuak lortzeko” dena emango duela.