Dbuseko autobus lineetako zerbitzuak indartuko dituzte asteburuetan
Normaltasuna itzultzen ari den honetan, Dbuseko autobus lineetako zerbitzuak indartuko dituzte asteburuetan. Hain zuzen, larunbatetan 5, 8, 9, 13, 14, 16, 17, 18, 19, 25, 26, 28, 32, 35, 36, 37, 40 eta 45 lineetako zerbitzuak indartuko dituzte, 29 eta 31 lineak berriz funtzionamenduan jartzearekin batera, orain arte zerbitzuz kanpo baitzeuden asteburuetan. Igande eta jaiegunetan ere berriz ibiliko da 29 linea, eta 9, 13, 14, 16, 18, 19, 25, 26 eta 40 lineak indartuko dituzte. Larunbatetako zerbitzu berriak eta igande eta jaiegunetakoak Dbusen webgunean kontsulatatu daitezke. Lanegunetako zerbitzuei dagokienez, maiatzaren 18an iragarri zituztenek indarrean jarraitzen dute.
Bestalde, koronabirusaren krisia dela eta autobusetako aurreko atetik sartzea debekatu ondoren, debeku hori bertan behera utziko dute larunbatetik aurrera 5, 9, 13, 18 eta 28 lineetan, gidaria babesteko pantailak baitituzte linea horiek. Eskudirutan ordaintzea debekatuta dago oraindik, baina EMV kontakturik gabeko banku txartelekin eta BAT eta BARIK txartelekin ordaintzeko aukera ahalbidetuko dute hilaren 6tik aurrera.