Istripu bat izan da Altzan
Larratxo pasealekuan istripu bat izan da, eta suhiltzaileek gidaria autotik atera behar izan dute. Ostiraleko 13:25ean gertatu da istripua, Altza auzoko Larratxo pasealekuan. Udalaren arabera, autoa biribilgunera heldu denean beste ibilgailu baten aurka talka egin du, ondoren edukiontzi batzuen aurka joanez. Udaltzaingoa, anbulantzia eta suhiltzaileak istripua gertatu den lekura bertaratu dira, eta suhiltzaileek gidaria autotik atera behar izan dute. Istripuaren arrazoia ikertzen ari dira.



