'Justice for George Floyd' lelopean manifestaziora deitu dute iganderako
George Floyden heriotza salatzeko “manifestazio antirrazista” egingo dute igandean, ekainaren 7an. Protesta 12:00etan hasiko da Bulebarreko kioskoan; antolatzaileek azaldu dute “ezinbestekoa” izango dela maskara erabiltzea, eta segurtasun distantziak errespetatzea.
Joan den astelehenean hil zen George Floyd Minneapolisen (Minnesota), eta bere heriotzak arrazakeriaren eta indarkeria polizialaren aurkako protesta eta istilu ugari eragin ditu munduko leku askotan. Poliziaren testigantzaren arabera, diru faltsua erabiltzeagatik geldiarazi zuten, eta autotik jaisteko agindu ziotenean, entzungor egiteagatik indarrez atera zutela adierazi zuten. Sareetan zabaldutako bideo batean ageri da nola polizietako baten Floyd immobilizatu zuen belauna lepoaren gainean jarrita; gizonak esan zion ezin zuela arnasa hartu, baina poliziak bere horretan jarraitu zuen. Hildakoaren familiak Michael Baden mediku ohia kontratatu zuen bigarren autopsia egiteko, eta horren arabera, poliziak immobilizatuta zeukan bitartean, itota hil zen Floyd.
Argia hedabideak gertakarien eta protesten jarraipena jaso du honako estekan.