Hiriko gune jendetsuenetako eta parkeetako iturriek ura isuriko dute berriro bihartik aurrera

Hiriko hainbat gunetako iturrietatik ura edan ahal izango da bihartik aurrera, berriz ere martxan jarriko baitituzte. Miguel Angel Diez Bide Publikoko zinegotziak esan duenez, “pixkanaka” joango dira martxan jartzen. Gainera, garbitasun eta segurtasun neurriak betetzeko, iturrietako botoiak eta edateko kanilak aurretik desinfektatuko dira, eta ura gutxienez bost minutuz isuritzen utziko dute hodiak garbitzeko. Hala ere, erabiltzaileei ere iturrien erabilera arduratsua egiteko eskatu diete udaletik, hala nola ahal den heinean eskuak garbitu eta ahoarekin kanila ukitzea ekiditea.
Ura isuriko duten iturriak dira ondorengo pasealekutan kokatuta daude: Ondarreta, Kontxa, Bulebarra, Pasealeku Berria, Zurriola etorbidea, Sagues, Frantzia pasealekua, Urumea pasealekua, eta Gernikako Zuhaitza pasealekua. Parkeei dagokienez, esaterako, Egiako, Aieteko eta Miramongo parkeetan, eta Lauaizeta eta Otxokin daudenak jarriko dira martxan.
Bestalde, iturri apaingarriak ere ura isuriko dute berriro. Hala ere, aurretik ura hustuko dute, arazoak ekiditeko.