Zubieta kaleko 8. zenbakiko bizilagunek euren etxeetara itzultzeko zain jarraitzen dute

Donostiako Metroaren igarobidearen lanek Zubieta kaleko 8. zenbakiko sotoan lur jausi bat eragin eta hiru egunera, bizilagunak oraindik ezin izan dira euren etxebizitzetara itzuli. Udalak azaldu duenez, zuloaren zonan lanak eta neurketak egiten ari dira oraindik, baina “dena ondo badoa” gaur itzuli daitezkeela deritzo udalak.
Zubieta kaleko 10. zenbakiko bizilagunak ere desalojatuak izan ziren ostiralean, baina eraikina erortzeko arriskurik ez zegoela ikusi ondoren, euren etxeetara itzuli ziren ostiral gauean.