Kursaalak ateak zabaldu ditu berriro
Kursaal Bilzar Jauregia eta Auditorioak berriz ere ekin dio jardunari. Sarrera leihatilak atzo ireki zituzten, eta ostiraletik aurrera askotariko ekitaldi eta jarduerak hartuko ditu. Ekainaren 12an, hain zuzen ere, Cambridgeko ingeles azterketak egingo dira, eta enpresa bateko akziodunen batzar bat egingo da hilaren 23an. Era berean, Kursaaletik iragarri dute hainbat bilera egiteko aretoak ere erreserbatzen ari direla.
Txarteldegiei dagokienez, astelehenetik ostiralera 11:30tatik 13:30tara eskainiko dute aurrez aurreko zerbitzua. Gainera, arreta telematikoa ere eskainiko dute leihatilek, 943 003 039 zenbakian edo tiketak@kursaal.eus posta elektroniko helbidean.
Bai kultura ekitaldietarako, baita enpresen bileretarako ere, segurtasun eta osasun neurri guztiak bermatuko direla azpimarratu dute erakundetik, horretarako prestatutako “protokolo espezifikoen” bitartez.