Ainhoa Etxeberriak eta Mirene Morenok kontratua berritu dute Bera Berarekin 2021era arte
Ainhoa Etxeberria jokalari oiartzuarrak eta Mirene Moreno Ermuako jokalariak 2021era arte luzatu dute Bera Berarekin sinatutako kontratua. Hainbat urtez Zilarrezko mailan aritu ostean, 2019-2020 denboraldiko lehen partidan debutatu zuten lehen mailan biek, Bera Berarekin.
Bi jokalariak pozik daude berritzeko aukerarekin. Etxeberriak azpimarratu duenez, “Ligako jokalaririk onenak taldekideak dira, eta ahal dudan moduan lagundu nahi diot taldeari”. Hori dela eta, “ikasten jarraitu nahi dut”, adierazi du. Bestalde, Morenok Bera Berak taldean jarrai dezan nahi izatea “eboluzio gisa ikusten baitut.
Bestalde, Ohorezko Mailara saltoa nabaritu dutela azpimarratu dute biek, “fisikoki, taktikoki eta psikologigoki”. Morenoren hitzetan, “beti irabaztea helburu duen taldea batean lan handiagoa egin behar da esparru guztietan”. Etxeberriak dioenez, “esperientzia oso ona izan da, nahiz eta hasieran frustrazioa sentitu”. Biek nabarmendu dute taldekideek emandako laguntzak esperientzia samurtu duela.
Irabazitako ligarekin ere pozik daude. “Lortutakoa nirea dela sentitzeko pistan taldekideekin ospatzea falta zait”, azaldu du Etxeberriak. Datorren denboraldira begira, Morenok argi du: taldekideak eta liga ezagutzea lagungarria izango da “entrenamendu sistemarako, irabazteko pentsaerarako eta jokoan elkar ulertzeko”.