'Gaur gurian' umorezko saioko zazpigarren atalak 'Hondartza dinamikoak' ditu ardatz
Itxialdian sortu zuten Ander Edok eta Eneko Sanchezek Gaur gurian umorezko saioa, eta zazpigarren atala dagoeneko eskuragarri dago Youtuben. Izenburua: Hondartza dinamikoak. Bigarren faseko amaieran kokatzen da, eta hondartzen irekierak ekarritakoak umorez kontatzen dituzte atal honetan Edok eta Sanchezek, hainbat gonbidaturekin.