Herreran garbiketa txoke-plana gauzatu duela jakinarazi du udalak
Garbiketa zerbitzuko langileak sakoneko garbiketa gauzatu dute gaur goizean Herrera Pasealekuan, pasabidean eta Renfeko geltokiko eta Ermitako Bideko sarreretan. Besteak beste, ingurua garbitzen, hondakin eta zaborrak kentzen, estoldak garbitzen, espaloi eta eskaileretan hazitako landareak mozten, eta grafitiak ezabatzen aritu dira. Miguel Angel Diez Hiri Mantenimenduko zinegotziak, langileen lana azpimarratzeaz gain, datozen egunetan hiriko beste puntu batzuetan halako lanak egingo dituztela ere esan du.