Joyce Cousseins-Smith jokalariak Ibaeta Basketen jarraituko du
Joyce Cousseins-Smith jokalariak (Sete, Frantzia, 1988) kontratua berritu du Ibaeta Basket taldearekin, eta bere bigarren denboraldia egingo du talde gipuzkoarrean. Horrela, 2020/2021 denboraldirako Azu Muguruzaren taldearen seigarren jokalaria da frantsesa, Lara Gonzalez, Laura Garcia, Mehryn Kraker, Maria Eraunzetamurgil y Meiya Tireraren ondoren.
Cousseins-Smithek 165 zentimetro neurtzen ditu, eta joan den denboraldian jokatu zituen hamalau partidetan 5,9 puntu sartu eta hiru asistentzia eman zituen 26 minutuko. Jokalariak nabarmendu du aurreko denboraldian “gozatu” egin zuela, eta pozik agertu da kontratua berritu izanarekin, “Ibaeta Basket familia bat delako”.