Uztailaren 12ko hauteskundeetarako mahai kideak izendatzeko zozketa egingo da bihar
Eusko Legebiltzarreko hauteskunde-mahaietako kideak izendatzeko zozketa bihar, ekainaren 11an, osteguna egingo da. Easo kaleko UdalInfoko bulegoan izango da zozketa, goizeko 9:00etan. Zozketaren emaitza Donostiako Udaleko webgunean NAN zenbakia eta jaioteguna sartuz ikusi ahal izango da. Gainera, atal horretan, bozkatzeko norberaren errolda eta mahaia kontsultatu daitezke.
Bestalde, osasun-protokoloak direla eta, hainbat mahai tokiz aldatu dira: Zuzenbide Fakultateko mahai guztiak Elhuyar plazan dagoen Ignacio Maria Barriola Zentro-Gelategian jarriko dira, Urbieta Ikastetxe Publikoko bi mahai Arroka plazan kokatutako UdalInfoko bulegoan izango dira, eta Musika eta Dantza Eskolako hiru mahai Nestor Basterretxea plazako Dantza Eskolan kokatuko dira.