Tabakalerako zinema aretoak ekainaren 17an irekiko ditu ateak
Tabakalerako zinema-aretoak berriz ere ekingo dio jarduerari. Ekainaren 17an, asteazkenean, zabalduko ditu ateak, eta koronabirusa dela eta bertan behera utzitako programazioa berreskuratzeaz gain, udako programazioa ere eskainiko du. Guztira 30 emanaldi egingo dira, Donostiako Zinemaldira arte, eta proiekzioak asteazken eta igandetan, 19:00etan, izango dira. Udako programa osoa lotura honetan kontsultatu daiteke.
Segurtasun neurriak betetzeko, zinemak %60ko edukiera izango du udan, alegia, 137 eserleku. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da, bai areto barruan, baita Tabakalerako gainontzeko guneetan ere.
Sarrerei dagokienez, bihartik, ekainaren 12tik aurrera Tabakalerako webgunean eskuratu ahal izango dira. Zehazki, eguerdiko 12:00tan jarriko dira salgai. Kultura zentrotik sarrerak aldez aurretik erosteko gomendatu dute.
Zinema aretoak saioa hasi baino 30 minutu lehenago zabalduko ditu ateak, ilarak saihesteko, eta ikusleek eserlekuak hautatu eta lasaitasunez eseritzeko. Bestalde, Zine Bonuak ere urte amaierara arte erabili ahal izango dira. Horien inguruko zalantzak galdetzeko 943118855 telefonora deitu, info@tabakalera.eu posta elektronikora idatzi edo 0. solairuko informazio puntura gerturatu daiteke.
Tabakalera: Zinea bueltan da | Vuelve el cine#Tabakalera?️Zatoz #Tabakalera|ko zinera, ekainaren 17tik aurrera!➖Berreskuratu egingo dira #Fassbinder, Kleber Mendonça Filho, Zinema eta zientziari eskainitako fokuak (Euskadiko Filmategia-Filmoteca Vasca) eta Elias Querejeta Zine Eskola ohiko bi kolaborazioak: Santos Zunzuneguiren Zinemaren Historiak eta Eskolatik.?Zinema garaikideko zuzendari bati eskainitako atzera begirako berri bati ekingo zaio: Joanna Hogg.?Saioak asteazken eta larunbatetan izango dira,19:00etan. ?Nahitaez maskara erabiliko da eta aretoaren edukiera % 60ra (137 eserleku) mugatuko da. ➡️https://labur.eus/ZineaBueltan________________?️¡Ven al cine, a partir del 17 de junio!➖Se recuperan los focos dedicados a #Fassbinder, Kleber Mendonça Filho, Cine y ciencia (Euskadiko Filmategia-Filmoteca Vasca) y las dos colaboraciones habituales con Elias Querejeta Zine Eskola: Historias de cine de Santos Zunzunegui y Eskolatik.?Comienza una nueva retrospectiva dedicada a una directora de cine contemporáneo: Joanna Hogg.?Las sesiones serán los miércoles y los sábados a las 19:00.?El uso de la mascarilla será obligatorio y el aforo de la sala estará limitado al 60 % (137 butacas).➡️https://labur.eus/Vuelveelcine———————————IBAIA Ikus-Entzunezkoa epe-apv Asociación Apika ASOCIACIÓN GUIONISTAS VASCOS – EUSKAL GIDOIGILEAKEuropa Creativa Desk Media Euskadi Vitoria-Gasteiz Film Office Kulturklik HemenHere Eiken Basque Audiovisual & Digital Content Instituto Vasco Etxepare Euskadiko Filmategia-Filmoteca VascaKresala Zinekluba Festival de San Sebastián El Contraplano Cines SADE Irutxuloko Hitza EiTB Kultura El Diario Vasco Filmin
Publicada por Tabakalera en Jueves, 11 de junio de 2020