Dbuseko 33 lineak asteburuetako zerbitzua berreskuratuko du eta 26an autobus elektriko berri bat probatuko dute
Bihartik aurrera, 33. Larratxo-Intxaurrondo-Antigua-Berio autobusak larunbat, igande eta jaiegunetako zerbitzua berreskuratuko du. Ordu erdiro eskainiko du zerbitzua, gutxi gora behera, eta ordutegia lotura honetan ikus daiteke. Gainera, 40. Gros-Antigua-Igara lineak orain arte asteburuetako zerbitzua ere eskaini du, lanegunetakoa eskaintzeaz gain. Bihartik aurrera, aldiz, soilik lanegunetan egongo da, alegia, pandemia aurretik eskaintzen zuen zerbitzua berreskuratuko du.
Bestalde, gaur goizean aurkeztu duten 26. Amara-Martutene Dbuseko linean probatuko duten autobus elektriko berria. Datozen hiru asteetan egingo da proba hori, astelehetik hasita, Solaris etxeko %100 elektrikoa den autobusarekin, hain zuzen ere. Izan ere, askotariko teknologiatako autobusak funtzionatzen ari dira, eta honek aukera emango du horiek guztiek erkatzeko.
Pilotu horren aurkezpenean, Pilar Arana Mugikortasuneko zinegotziak datozen asteetan berreskuratuko diren zerbitzuez ere hitz egin du. “Uztaila hasieran berreskuratuko ditugun lineekin, egungo erabiltzaileen %98ra” iritsiko direla esan du. Besteak beste, ekaina amaiera eta uztaila hasieran 24. eta 27. lineak berreskuratzea aurreikusten dutela aipatu du Aranak.
Mugikortasun zinegotziak berriz ere gogorarazi du eskaera “%90era jaitsi” zela, eta “pandemia egoera aurreko eskaeraren %50era ez gara iritsi oraindik. Ez ditugu autobus hutsak eraman nahi, eta etengabe monitorizatzen ari gara egoerara egokitutako maiztasunak eskaintzeko”. Bestalde, azpimarratu du “zerbitzuen %100a ahal bezain laster berreskuratzea, baina egoerak udalan utzitako zuloa ezagutzen dugu, eta gure gustukoa ez den arren, horri aurre egin behar diogu”.