Kirol txartelaren eta ikastaroen itzulketak tramitatzen hasi da udala
Donostiako Udalaren kirol instalazioak itxita egon dira martxoaren 3tik ekainaren 8ra bitarte, COVID-19ak eragindako larrialdi egoerarengatik. Hori dela eta, Kirol Txartelaren abonatuek ezin izan dituzte kirol instalazioak erabili, eta ikastarorik ere ez dute izan.
Itxiera egun horiei dagokien zati proportzionalarekin itzulketak tramitatzen hasi da Donostia Kirola. Horretarako, udalaren webgunean abonatuaren eremuan datuak banku datuak baieztatu behar dira prozedura erraz baten bidez. Urrats hori ezinbestekoa da itzulketak berme guztiarekin egiteko. Donostia Kirolaren arretarako guneetan presentzialki ere egin daitekeen arren, Internet bidez egitea gomendatu dute. Lauhileko ordainketa egin duten abonatuei dagokienez, ekaineak bidaliko diren bigarren lauhilekoko ordainagirietan, itxiera egun horiei dagokien deskontua aplikatuko zaie.
Itzulketen kopurua oso handia denez –50.000 abonatu eta 10.000 ikasle–, itzulketa epeak ohi baino luzeagoak izango direla dio Donostiako Kirolak. Horrela, abonatui pazientzia eskatu die.