Barrenetxeak denboraldi guztia galduko du
Realak jakinarazi duenez, Ander Barrenetxeak ezkerreko gihar femoral zuzenean bigarren graduko lesio bat du, igandean Anoetan jokatutako Osasunaren aurkako neurketako beroketan egina. Klubak ez du Barrenetxea bajan izango den denbora zehaztu, baina horrelako lesioek hilabeteko iraupena izan ohi dute gutxi gora-behera. Horrela balitz, gelditzen diren Ligako partida guztiak galduko lituzke jokalari donostiarrak.
Barrenetxearekin hiru dira jada Realeko jokalari lesionatuak, Ander Gebara eta Luca Sangalli ere bajan baitaude. Bestalde, Mikel Merinok ere ezingo du ostegunean Alavesen aurkako derbia jokatu, Osasunaren aurka denboraldiko bosgarren txartel horia ikusi baitzuen eta, beraz, zigortuta dago Alavesen aurkako norgehiagokarako.