Carla Bautistak ez du Realean jarraituko
Carla Bautista aurrelariak Reala utziko du. Kontratua 2021era arte zuen taldearekin, baina bide berri bati ekitea erabaki du Albaceteko jokalariak. Bi urtez aritu da Realean, eta Erreginaren Kopa irabazi zuen taldearekin. Denboraldi horren ostean, “espektatiba altuak” zituela azaldu du aurrelariak, baina denboraldia ez dela “berak esperotakoa” izan. Horregatik, bere “kirol beharrak eta behar pertsonalak” direla eta, taldea uztea erabaki du, “zaila” izan bada ere.
Bere anaiarekin partekatzen duen Youtubeko kanala du Bautistak, eta plataformara bideo bat igo du talde txuri-urdinari eta zaleei agur esateko.