Cônvoi talde donostiarrak bere EP berriaren bigarren aurrerapena plazaratu du
Cônvoi taldeak Magic Room abestia aurkeztu du, uda ostean argitaratuko duten Eme Uno EParen bigarren aurrerapena. Iñigo Higuera eta Jorge Garagorri donostiarrek osatzen dute Cônvoi, eta proiektua 2019 urte hasieran jarri zuten martxan. Egun, Kutxa Kultur Kantak 2020n parte hartzen ari diren taldeetako bat da.
EPko abestiak taldeak berak grabatu eta produzitu ditu. Abestirako irudia, aldiz, David Escobar Azconak egin du.