Giza katea antolatu dute larunbaterako, Errefuxiatuen Eguna dela eta
Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da larunbatean. Hori dela eta, hainbat erakundek giza kate bat antolatu du egun horretarako, Babeslekua harrera da, eskubideak dira, erregularizazioa da lelopean. Eguerdiko 12:00tan hasiko da, Aquariumetik. Giza katean parte hartzeko derrigorrezkoa da metroko distantzia errespetatzea eta maskarak erabiltzea.
Bake-Ekintza Antimilitaristak, Oxfam Intermonek, SOS Arrazakeriak Gipuzkoak, GOTek, Irungo Harrera Sareak, Donostiako Harrera Sareak, Kolore Guztiakek, Denon Elkarteak, Ongi etorri errefuxiatuakek, Zaporeakek, SMHek, Hotz Zarautzek, Matiz Elkarteak, ZAIE elkarteak, eta CREAR Euskadik bultzatu dute giza katea.