Dbusek zerbitzu gehiago berrezarriko ditu hilaren 22tik aurrera
Datorren astelehenetik aurrera, Dbusek orain arte kenduta zeuden hainbat linea berriz ere abian jarriko ditu. Era berean, beste linea batzuean maiztasuna hobetuko ditu, datozen egunetan erabiltzaileen %99k Dbuseko sarearekin garraio publikoa eduki dezan.
COVID-19aren ondorioz egindako murrizketen ostean, hiriko autobus konpainia eskaintzaren hobekuntza eskaeraren igoera progresiboaren arabera egiten ari da. Zerbitzua leheneratzeko fase berri honetan 21. Mutualitateak-Anoeta, 23. Errondo-Puio, 24. Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo, 27. Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros, 38. Trintxerpe-Altza-Molinao, 41. Gros-Egia-Martutene eta 42. Aldapa-Egia lineen lanegunetako zerbitzuak jarriko dira berriz abian. 21., 38. eta 42. lineen kasuan, soilik ordu tarte jakin batzuetan funtzionatuko dute.
Horiekin batera, 5. Benta Berri, 8. Gros-Intxaurrondo, 13. Altza, 18. Seminarioa, 28. Amara-Ospitaleak, 29. Hego Intxaurrondo Sur, 36. San Roke-Aldakonea eta 37.-Rodil-Zorroaga lineen maiztasuna hobetuko dute, eta 9. Egia-Intxaurrondo, 19. Aiete-Bera Bera, 25. Benta Berri-Añorga eta 26. Amara-Martutene lineen gaueko zerbitzua luzatuko. Larunbat, igande eta jaiegunetako zerbitzuei dagokienez, 21. Mutualitateak-Anoeta, 38. Trintxerpe-Altza-Molinao eta 42. Aldapa-Egia lineak ere jarriko dira abian. Aldiz, ostiral, larunbat eta jai bezperetan eskaintzen diren gautxori zerbitzuek bertan behera jarraituko dute oraingoz.
Fase berri honetan, Dbusek kanpaina bat abiaraziko du datozen egunetan, garraio publikoa sustatzeko eta erabiltzaileen konfiantza berreskuratzeko, Donostian mugitzen diren pertsona guztiei kalitateko zerbitzua eman ahal izateko Konpainiaren barruan egiten den lana bistaratuz eta balioetsiz.