Kaxilda liburu dendak larunbatean berrekingo die bere jarduerei
COVID-19aren pandemiaren eraginez, bere agenda eten zuen Kaxilda liburu denda eta jatetxeak, eta larunbatean ekingo dio berriro bere jardunari. Hain zuzen, bi libururen aurkezpenak programatu ditu Arroka kaleko dendak, larunbaterako eta astelehenerako.
Larunbatean, ekainaren 20an, Pandemia. Derechos Humanos, Sistema Penal y Control Social (en tiempos de coronavirus) liburuaren aurkezpena egingo dute, eta han izango da bildumaren testuetako baten egilea, Paz Frances Lekunberri. Franes Lekunberri besteak beste, Eskubide Penalean doktorea da, baita kriminologoa eta Salhaketa Nafarroa kolektiboko kidea ere. Aurkezpena 11:00etan izango da.
Bestalde, astelehenean, hilaren 22an, 18:00etan, Mitos sobre delincuentes y victimas. Argumentu contra la falsedad y la Manipulacion liburua aurkeztuko dute, eta horretarako, Gemma Varona Martiinez eta Lohitzune Zuloaga Lojo idazleak izango dira han.