Autobus zerbitzuen murrizketak emakumeei egiten die kalte gehien
Donostiako Emakumeak eta Hiria Foroak ohartarazi du "arazo larria" direla garraio publikoan izan diren murrizketak, eta batez ere emakumeen bizimoduan dutela eragin gehien, haiek baitira erabiltzaileen %70.
Pixkanaka hasi dira Dbusen ohiko zerbitzu batzuk martxan, baina gutxienez bi urtean murrizketak izango dira autobus zerbitzuetan. Hala iragarri du Donostiako Udalak.
Ordea, joan-etorriak egitea ezinbestekoa da jendearen eguneroko bizimoduan, eta bermatu beharra dago joan-etorriak garraio publikoan egiteko eskubidea. Hala exijitu du Donostiako Emakumeak eta Hiria Foroak: “Dbusen zerbitzu guztia martxan jartzeko ahalik eta azkarrena; izan ere, oraingo zerbitzu-murrizketa arazo larria da Donostiako herritarren bizimoduan, batez ere emakumeentzat”.
Erabiltzaile gehienak emakumeak direla –%70– azpimarratu du, eta, horrenbestez, kalte handia egiten diela emakumeei; batez ere, mugitzeko beste biderik ez daukatenei. Haien ustez, are larriagoa da goialdeko auzoetan bizi direnentzat. Altza-Intxaurrondo-Antigua-Berio linean (33), esaterako, are gehiago dira emakumeek egindako bidaiak: %72,91.
“Gehienbat emakumeak baliatzen dira eskubide horretaz, eta, hain zuzen, emakumeak dira orain ere hiriaren motorra, nagusi baitira sektorerik premiazkoenetan (janari-salmentan, osasunean, garbiketan, zerbitzu sozio-sanitarioetan, ordaindu gabeko lanetan, eta abarretan)”, gehitu du foroak .
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea