Hurrengo astean irekiko dituzte haurrentzako parkeak, modu mailakatuan
Alarma egoera hasi zenetik itxita egon dira haurrentzako parkeak. Hurrengo astean, ordea, berriz zabalduko dituztela iragarri du Eneko Goia alkateak. Eusko Jaurlaritzak bukatutzat eman du alarma egoera, eta jada ireki daitezke parkeak, baina udalak azaldu du denbora behar duela gune publiko hauek desinfektatu eta aurrerantzean bete beharko diren segurtasun neurriekin egokitzeko.
Modu mailakatuan irekiko dituzte haurrentzako parkeak.