Igeldoko txoriak etxetik ikus daitezke
Igeldoko bizilagun batek hegaztientzako jantokiak jarri ditu bere etxean, eta hurbiltzen diren txoriak Internet bidez ikusteko aukera dago. (Argazkia: Igeldo Herria) Igeldoko bizilagun batek, Jon Elosegik, hegaztientzako jantokiak ipini ditu bere etxeko jardinean, eta webcam bat jarri du ondoan, hurbiltzen diren txoriak Internet bidez ikusi ahal izateko. Urdaibai Bird Centerren gauza bera egiten dute, eta Elosegiren eskaintza aipatu dute Urdaibaiko parkearen zuzenekoan. Igeldokoaren Youtubeko kanalean sartuz gero, zuzenean ikus daitezke kakahueteak, eguzkilore pipak eta bestelako haziak jatera hurbiltzen diren txonta arruntak, txantxangorriak, txolarreak, amilotxak, tarinak eta beste hainbat hegazti.


