Haur parkeak zabalduko dituzte gaur

Umeek berriz ere haur parkeez gozatzeko aukera izango dute gaurtik aurrera. Izan ere, egunean zehar eta modu progresiboan parkeak irekiko dituztela iragarri du udalak. Segurtasun neurriak bermatzeko, kartelak jarri dituzte, parkeen gehienezko edukiera jasotzen dutenak. Segurtasun distantzia mantendu beharko da, eta hiriko beste hainbat espaziotan bezala, desinfekzio lanak egingo dituzte parkeetan ere.
Haur parkeak itxita izan dira alarma egoera ezarri zenetik.