Ikasturtea bukatzeko, film bat egin dute Amassorrain ikastolako ikasleek

Añorgako Amassorrain ikastolako seigarren mailako haurrek Euskara ikasgaian antzerki bat egiten dute urtero, ikasturtea bukatzeko. Aurten, ordea, konfinamendua dela eta, ezin izan dute egin, eta film bat egin dute: Sagarpe hotela. Ikasle bakoitzak bere etxean grabatu du bere zatia, mozorrotuta eta gurasoen laguntzarekin, irakasleek denen lana koordinatu duten bitartean. Ondoren, Imanol Garcia irakasleak dena muntatu du, eta filma astelehen gauean proiektatuko dute frontoian, 22:00etan. Emanaldia seigarren mailako haur, guraso eta irakasleentzat izango da.
Filmaren bi aurrerakin egin dituzten Amassorrainekoek, eta ikastolaren webgunean daude ikusgai.